We use cookies to personalise content and ads, to provide social media features and to analyse our traffic. Read more…
Friday
20
APR

Teatro // Antzerkia: Consum Circus

20:00
21:50
hACERIA
Event organized by hACERIA

Get Directions

Category
#var:page_name# cover

EUSK.
Apirilaren 20an (ostirala) – 20:00
Prezioa: 2€
Lekua: Haceria aretoa (Bilbao).
Hizkuntza: euskera

EUSK.
CONSUM CIRCUS Performantzerki korala Ibarrekolanda BHIko Arte Eszenikoetako ikasleek egindako lana da. Consum Circus zirku konpainia da, gure kontsumo gizartearen ikuspegi kritikoa eskainiko diguna, beti ere zirkuak eskaintzen dituen ilusiorako eta fantasiarako zirrikituak baliatuz.

Consum Circusek Kontsumitzaileen eta produktuen arteko harreman estuaren gainetik igaroaraziko du ikuslea, funanbulista baten antzera; batzuetan fin-fina baita produktua eta eroslea banatzen dituen haria. Izan ere, zein neurrira arte ez ote gaituen gure kontsumitzaile izaerak.

Sistemaren produktu bihurtzen? Nor ez da inoiz sentitu sistema honen bizioetako saltinbankia? Nork ez du sekula bere burua beherapenetako basapiztiatzat jo? Nork ez du sentitu damurik uztaitik pasatzeagatik? Eta uztaitik ez pasatzeko desioa? Nork ez du egundo etsi sistemaren liluraren aurrean? Noraino dira gure ametsak gureak? Horiek dira Consum Circusek planteatuko dizkigun galderak. Baina ez estutu, ez larritu ikusle agurgarri hori; zeren, azken finean, zirkua fantasia besterik ez da, ez da ala?

Sarreren salmenta online:
https://www.ticketself.com/event/a56722b9/consum-circus-haceria-aretoa
Online salmenta erabilgarri egongo da ekitaldi eguneko arratsaldeko 3rak arte. Momentu horretik aurrera salmenta txartel-lehiatilan egingo da arratsaldeko 6retik, egun horretan zehar.

%20 deskontua dago langabetu eta ikasleentzako. Aplikagarri bakarrik txartel-lehiatilan erosten. Beharrezkoa egiaztagiria erakustea.
“ZAWP LAGUNA” 2018 txartela izanda, zure sarrera erreserbatu ahal duzu 944 759 576 zenbakian (astelehena-ostirala: 9:00-16:00).

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

CAST.
Viernes 20 de abril – 20:00
Precio: 10€
Lugar: Haceria aretoa (Bilbao).
Idioma: euskera

Descuento del 20% para personas en desempleo y estudiantes. No aplicable a venta online. Necesario presentar documento acreditativo.

Solo si eres titular de la tarjeta “ZAWP LAGUNA” 2018, reserva ya tu entrada en el 944 759 576 (lunes-viernes: 9:00-16:00)

Venue

hACERIA